Gobierno Vasco

 

     Oikiako eskola plazan kokatuta dago.


      Oikia herri txiki bat da, ia 300 biztanle ditu eta Zumaiako udalerrikoa da. Banantzeko ahaleginak egin arren, 1385. urteko dokumentuetan horren berri agertzen da.


    Garai haietan Oikiak ogasuna eta ekonomia administrazio independenteamantentzen zuen eta bertako biztanleen artean aukeratutako bat zegoen gobernuko partaide bezala. Ondorioz, herri honek disgregatzeko nahia beti azaldu izan du.


      1813. urteko dekretu batean , 700 biztanle zituen herriei, euren udalak sortzeko aukera ematen zieten. Aukera hau aprobetxatuz, Aizarnazabal (orduan Zumaiako partea) eta Oikia elkartu ziren udala eratzeko ahalegina egiteko; baina Zumaia ere aurka zutenez, 650 biztanleekin ez zuten lortu.


     Hala ere, herri izateko grinak jarraitzen zuen eta Ibañarrietako (Zestoako auzoa) biztanleekin bat egiten saiatu ziren, baina alferrikakoa izan zen.

 



Ver mapa más grande

© OIKIAKO ESKOLA
Telefonoa: 943862046 | Fax: 943862046 | 012299aa@hezkuntza.net